diumenge, 30 d’agost de 2009

EL FEIXISME ATACA DE NOU A NAFARROA

Memoriaren Bideak Ayuntamiento de Vidágoz / Bidankozeko Bulgua
27 de Agosto de 2009 Abuztuak 27










Berriro ere, faxismoa mehatxuka

Berriro ere, faxismoaren mehatxuzko presentzia erasokorraren lekuko izan gara. Berriro ere, bere ankerkeriak salatzeko eta bere biktimak omentzeko oroitarriak erasotuak izan dira Nafarroako eskualde ezberdinetan. Iadanik ezaguna denez, Iruñerriko zenbait hilerrietan txikizioak egin dituzte faxistek, baita Ezkaba mendian San Cristobal espetxeko presoen aldeko oroitarrian edota Igari eta Bidankoze tarteko mendatean dagoen eskulturan ere, frankismoaren esklaboen omenezkoa azken hau. Agerian gelditu denez, eraso koordinatua izan da, eta horren barrenean hainbat pertsonei egindako dei anonimoak ere aipatu behar dira.

Gauzak horrela, beharrezkoa da gertakarion salaketa publikoa, eta horregatik ere poztekoa da Nafarroako indar politiko guztiek horrela egitea, Partido Popularraren salbuespen esanguratsuarekin. Hala ere, salaketa publikoak ez ezik, ekimen judizialak ez ezik, eraso hauek dakartzaten inplikazioei buruzko hausnarketa ere beharrezkoa dugu, etorkizunean haiek sahiesteko, eta memoria historikoa berrereskuratzeko mugimenduaren helburu nagusienetako bat lortze aldera: Inoiz ez berriro ere faxismorik!. Gure ustez, hausnarketa horrek honako aspektak aintzat hartu beharko luke.

1. Eraso hauek agerian uzten dute oraindik ere batzuek onargarriak deritzotela 1936an hasitako hilketa masiboari eta gerrari. Are gehiago, erasook portaera hauek salatzen eta deslegitimatzen jarraitzeko beharra erakusten digute. Zoritxarrez, hauxe ez dugu iraganeko kontua, gure artean batzuek begi onez gogoratzen dute gurutzadetako garai horiek, eta hori, garaiko biktimentzat izan ezik, giza eskubideen defentsa aldarrikatzen dugun guztiontzat kexkagarria izan behar du.

2. Horretaz gain, azpimarratu egin behar da eraso hauek ez direla lehen aldiz gertatzen, eta hala ere oraindik ez da inongo ekimen instituzionalik eman gertaera horiek argitzeko asmoz. Ematen du faxismoaren presentzia eta mehatxuak ez direla lehen mailako kexkak, gure gobernarientzat behintzat. Zergatik horrelako pasibitatea? Kasualitatea al da eraso hauek egiten dituztenak inpunitate giro batean aritzea?

3. Bestalde, pasibitateari ez ezik, salagarria ere deritzogu frankismoa erabat gainditzeko memoria politikak bultzatzeko erakundeen borondate ezari. Ez zen egin trantsizioan zehar, ez zen guztiz burutu Memoria Historikoaren Legearekin, eta oraindik ere, Nafarroan agintean dagoen partiduak, UPNk, ez dio kendu nahi Iruñeko plaza baten izena frankismoaren Justizia Ministroa izan zenari, Rodezno Konteari, hain zuzuen ere, nahiz eta horrela legearen kontra jokatu. Guzti hau pentsaezina litzateke diktaduretatik ateratako beste herrialde batzuetan, Alemania, Argentina edota Hego Afrikar Errepublikan, adibidez, herrialde hauetan geurean baino askoz askatzaileagoak izan direlako memoria politika publikoak.

4. Guzti horren ondorioz, beharrezkoa da gizartearen lana eta mobilizazioan jarraitzea, biktimen eskubideak errespetatzeko (egia ezagutzeko, justiziarako eta erreparazkiorako eskubideak, alegia) eta gizarte eredu bidezkoago bat lortze aldera. Zeregin horretan urteak daramatzate memoria elkarteek, modu publikoan, baketsuan eta irmoan lanean, eta horrela jarraituko dugu faxismoaren presentziari aurre eginez, eraso eta mehatxuen gainetik.

5. Bukatzeko, esanguratsua zaigun zerbait aipatu nahi dugu. Igari eta Bidankoze tartean frankismoaren esklaboen omenezko monolitoan faxistek bakearen usoaren eskultura indarrez kolpatu egin zuten, burua kentzeraino. Gerra eragin zuten, eta harro daude horretaz. Kexkagarria. Lotsagarria.

Memoriaren Bideak
Bidankozeko Bulgua

De nuevo, la presencia amenazante del fascismo
Memoriaren Bideak Ayuntamiento de Vidágoz / Bidankozeko Bulgua
27 de Agosto de 2009 Abuztuak 27

De nuevo, la presencia amenazante del fascismo

Una vez más, hemos sido testigos de la presencia amenazante e hiriente del fascismo. Una vez más, monumentos destinados a la denuncia de sus crímenes y a homenajear públicamente a sus víctimas han sido atacados, esta vez abarcando buena parte de la provincia de Navarra. Como ya ha sido hecho público, esta vez se han realizado destrozos en varios cementerios de la Cuenca de Pamplona, así como en la escultura que en el monte Ezkaba recuerda a los presos del Fuerte de San Cristóbal o en la erigida entre Igal y Vidángoz en memoria de los esclavos del franquismo. Se trata, por lo tanto, de un ataque coordinado que también ha incluido llamadas anónimas.

Es evidente que es necesaria una denuncia pública de los hechos, y por ello tenemos que felicitarnos de que la mayor parte de las fuerzas políticas así lo haya hecho, con la excepción, más que significativa, del Partido Popular. Sin embargo, además de las denuncias públicas, y de las iniciativas judiciales que diversos colectivos y ayuntamientos hemos impulsado, entre ellos Memoriaren Bideak y el Ayuntamiento de Vidángoz, es necesaria también una reflexión sobre lo que implican estos ataques, una reflexión que nos ayude a prevenirlos, y que nos ayude también a conseguir uno de los principales objetivos del amplio movimiento de recuperación de la memoria histórica: Nunca Más para el fascismo. En nuestra opinión, esa reflexión debería tener en cuenta los siguientes aspectos:

1. La propia existencia de los ataques demuestra que todavía existen quienes justifican la matanza política emprendida en el año 1936. Desgraciadamente, los mismos ataques nos revelan la necesidad de seguir denunciando y deslegitimando este tipo de comportamientos. No es algo superado, todavía tienen presencia entre nosotros aquellos que añoran los tiempos de cruzadas y carnicerías, y esto es algo que atañe no solo las víctimas de entonces, sino a todas aquellas personas preocupadas por la defensa de los derechos humanos.

2. Por otro lado, se trata de ataques repetidos en el tiempo, y sin embargo no ha existido hasta ahora ninguna iniciativa institucional destinada a aclarar dichos hechos. Parece como si la presencia amenazante del fascismo no fuera una preocupación política de primer orden, por lo menos para quienes tienen los resortes del poder institucional. ¿Cuál es el motivo de semejante pasividad? ¿Es casual que quienes realizan estos ataques se muevan en un ambiente de impunidad?

3. Por otro lado, no sólo estamos hablando de pasividad ante los ataques, sino también de una clara falta de voluntad institucional de cara a impulsar un política de la memoria que reniegue del franquismo. No se hizo durante la transición, no se abordó plenamente con la Ley de Memoria Histórica, e incluso sigue siendo algo tabú para el partido gobernante en Navarra, UPN, que en claro fraude de ley se niega retirar el nombre del Conde de Rodezno de una de las plazas de Pamplona, algo impensable en otros estados que han sufrido dictaduras, como Alemania, Argentina o la República Sudafricana, por poner algunos ejemplos en los que se ha ido mucho más allá en las políticas públicas de la memoria.

4. Se hace necesario, por lo tanto, seguir impulsando un trabajo social destinado a dar a conocer la realidad de la guerra y la represión, un trabajo que suponga atender a los derechos de las víctimas (derecho a la verdad, a la justicia y al reparación) y que nos posibilite avanzar hacia un modelo de sociedad más justo. Este trabajo, que es realizado desde hace años por asociaciones de manera pública, pacífica y constante, es nuestra manera de hacer frente a la presencia del fascismo, y así seguiremos trabajando, por encima de ataques y amenazas.

5. Queremos terminar con un detalle que nos parece más que significativo. En el monolito situado en el puerto de Igal y Vidángoz, los fascistas no solamente arrancaron la placa en memoria de los esclavos del franquismo, sino que también arrancaron la cabeza a la paloma de la paz esculpida en la piedra. Provocaron la guerra, y siguen orgullosos de ello. Preocupante. Miserable.

Memoriaren Bideak
Ayuntamiento de Vidángoz